Ebaluatzaile Kluba
Bikain Ebaluatzaileen Klubari dagokio sektore sozioekonomiko pribatuari lotutako ebaluazioak egitea. Ebaluazio bakoitzerako talde bat eratzen da, eta ebaluatzailek Idazkaritza Teknikoaren gidaritzapean egingo dute lan hori.
Honako hauek izan daitezke klub horretako kide:
- Erakundeetako profesionalak, euskararen erabilera sustatzeko ardura-lanpostuak dituztenak.
- Kudeaketa aurreratuaren ereduan adituak direnak.
- Hizkuntza-arloko zerbitzu-enpresetako profesionalak.
- Hizkuntza-normalizaziorako teknikariak.
- Kudeaketa-sistemetako profesionalak.
- Kanpo-ebaluazioa jaso edo jasotzeko eskabidea egin duten erakundeetako langileak.
Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kide izateko derrigorrezkoa da berariaz antolatzen diren prestakuntza-saioetan parte hartzea. Halaber, beste entitate baten ebaluazioan parte hartuko dute, baldin eta Idazkaritza Teknikoak halaxe eskatzen badie.
Ebaluatzaileen Klubeko kide izan daiteke interesa duen eta aipatutako baldintzak betetzen dituen pertsona oro, bere erakundea ebaluatua izan ala ez.
Ebaluatzaileek berriek zein aritutakoek izena eman behar dute prozesu bakoitzean parte hartzeko:
- Ebaluatzaile berria bazara, eman izena hurrengo loturatik: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/eu/ab33aBikainWar/sarbidea
Ondoren, erabiltzaile-kodea eta pasahitza jasoko dute eta beste esteka honetatik sartu beharko dira prestakuntza-txandak eta ebaluazio-datak aukeratzeko: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login
- Aritutako ebaluatzailea bazara, esteka honetan sartu eta aukeratu prestakuntza-txandak eta ebaluazio-datak: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login
Prestakuntza saioetako datak eta ebaluazio-txandak Kronograman jasota daude (“Dokumentuak” erlaitzean). Atal horretan, gainera, prozesuari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Ebaluatzea da euskararen erabilera eta kudeaketarako praktika egokiak ikasteko modurik onena. Hau da BIKAINeko ebaluatzaile izatea eskaintzen dizuna:
- Euskara-planen esperientziari dagokionez, ikasteko bide berri bat
- Euskararen kudeaketan aurreratuak diren erakundeen erremintak bertatik bertara ezagutzeko aukera
- Euskararen erabilera aztertuz, enpresa-kudeaketaren erreminta aurreratuak ezagutzeko aukera
- Ebaluazio-taldeko kideen artean, jakintza eta eskarmentua elkarri trukatzeko aukera
Ondo ebaluatzea ez da zaila, baina ezta erraza ere, horregatik, ebaluatzaile izateko zenbait baldintza zehaztu dira, bai lan-ibilbideari dagozkionak, bai denbora prestasunari, bai euskara mailari dagozkionak:
- Bikaineko ebaluatzaile izateko prestakuntza jasotzea, eta maila egokia egiaztatzea (bai jakitez, bai jarreraz): 2 goiz
- Ebaluazio bat gutxienez egiteko prest egotea (15-40 ordutako dedikazioarekin, erakundearen tamaina eta konplexutasunaren arabera)
- Ebaluatzaile aritzeko euskara gaitasun nahikoa izatea
Prestakuntza saioko datak Kronograman daude jasota ("Dokumentuak" atalean).
BIKAIN ebaluatzaile Klubean berria bazara, https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/eu/ab33aBikainWar/sarbidea loturatik eman dezakezu izena, kronograman zehaztutako datetan.
Dagoeneko BIKAIN ebaluatzaile Klubean bazaude, hemendik sartu aplikaziora: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login